lunes, 21 de marzo de 2016

orrialde nagusia - página principal

Laguna del Desierto pasatzeko berriz ere ontzia hartu eta, Rio de las Vueltasen ondotik, El Chaltenera iritsi gara.


El Chalten ezaguna da mendizaleen artean eta makina bat dira inguruan egin daitezken mendi ibilbideak. Herrixka txikia izan arren mundu guztiko turista andana gerturatzen da bertara. Horrek prezioak igotzea ekarri du eta oso herri garestia bilakatu da.

Mendi ibilbiderik ohikoena Laguna de los Tres aintzirara hurbiltzea da.


Jende asko topatu arren merezi du eguneko ibilbideak. Sekulakoa da . Fitz Roy (3.405m) erdi-erdian bere horma eleganteekin eta bere lagun guztiak, gainontzeko tontorrak, inguruan.


Laguna de los Tres eta glaziarrak oinean ditu.


Ingurune honetan egonda ibilbide luzeago bat egitea pentsatu dugu. Paso del Viento gomendatu digute eta harantz goaz hiru eguneko txangoa egitera.



Lehenengo egunean Laguna del  Toro kanpalekura iritsi eta bertan pasa dugu gaua. Hurrengo egunean goranzko bideari ekin diogu Paso del Viento lepora. Bidean glaziar erraldoia topatu dugu.


Glaziar gainetik pasa


eta azken aldapa gogorra igo ostean


iritsi gara Paso del Viento lepora. Han topatu dugu bilatzen genuena: Campo de Hielo Sur. Lepo haizetsu honetatik izotzezko eremu erraldoia ikus daiteke. Gure zentzumenentzat oparia. Begien aurrean duguna izotz eremu amaigabearen zati txiki bat besterik ez da. Ezin dugu imajinatu noraino iritsiko den izotzezko eremu zabala.



Igo garen bide beretik jaitsi gara Laguna del Toro kanpalekura ondoan Cerro Grande (2.751m) mendia RioTunel glaziarrarekin dugularik.


Hirugarren egunean Laguna del Torotik Laguna Torrera goaz Paso de las Agachonasetik barna.


Laguna Torre ezaguna da bertatik Cerro Torre (3.012m) mendia ikus daitekelako. Egun osoan zehar lainotuta egon bada ere, azkenean, lotsati, agertu da laino artean Cerro Torre.


Inguruko mendiez ederki gozatuta iritsi zaigu agurtzeko ordua. El Chaltenen, Casa de Ciclistasen hartu dugu ostatu. Flor, etxeko nagusiak, bikain zaindu gaitu eta agur esan diogu berari eta gainontzeko txirrindulariei: Mauricio eta Veronica brasildarrak, Mikel eta Janire euskaldunak (Birakabi)… laster arte!


Hori bai, El Chalten atzean utzi dugun egunean jaso dugu azken oparia. Mendilerro guztia agertu da gu agurtzera, Fitz Roytik hasi eta Cerro Torreraino.


Aspaldiko partez asfaltoa dugu Calafaterako bidean. Asfalto leuna, haizea ia beti lagun eta Joseba eta Dorron tropeletik tiraka bi egunean Lago Argentino ondoan dagoen Calafate turistikora iritsi gara. Gertu dugu Perito Moreno glaziarra.



IBILBIDEA (kllikatu izenean)

Para cruzar la Laguna del Desierto hemos vuelto a coger el barco y, después de pasar por Rio de las Vueltas, hemos llegado a El Chalten. Este lugar es conocido entre los montañeros y por ello son múltiples los recorridos que se pueden hacer. Aunque el pueblo es pequeño, se acercan hasta aquí muchos turistas y ésto hace que suban los precios convirtiéndolo en un sitio bastante caro. El recorrido más habitual es el de la Laguna de los Tres. A pesar de que mucha gente opte por hacerlo, merece la pena recorrerlo. Ver el Fitz Roy (3.405m), con sus elegantes paredes y rodeado por el resto de cimas es realmente espectacular.

Estando en este entorno, hemos pensado realizar un recorrido más largo. Nos han recomendado elPaso del Viento, así que nos dirigimos hacia allí para hacer una excursión de tres días. El primer día llegamos al campamento Laguna del  Toro y es allí donde pasamos la noche. Al día siguiente, continuamos el camino hacia arriba hasta el Paso del Viento. En el camino encontramos un enorme glaciar, el cual atravesamos y después de subir una dura cuesta alcanzamos lo que estábamos buscado; el Campo de Hielo Sur. Desde este ventoso paso, se puede ver la gigantesca extensión de hielo. Un verdadero placer para nuestros sentidos. No somos capaces de imaginar dónde acaba la semejante inmensidad de hielo, parece interminable.

Bajamos por el mismo camino por el que hemos ascendido. El tercer día vamos de la Laguna del Toro a la Laguna Torre, conocida porque desde allí puede observarse el monte Cerro Torre (3.012m). Aunque el día ha estado nublado el Cerro Torre se nos aparece tímidamente estre las nubes.

Y rodeados de este precioso paisaje llega la hora de despedirnos. En El Chalten, nos alojamos en la Casa de CiclistasFlor, la dueña de la casa, nos ha tratado fenomenal. Les decimos adiós a ella y al resto de ciclistas: a los brasileños Mauricio y Verónica, los euskaldunes Mikel y Janire (Birakabi)… ¡hasta pronto!

Eso sí, recibimos un precioso regalo de despedida el mismo día que dejamos atrás El Chalten, ante nosotros toda cordillera al completo, desde Fitz Roy hasta Cerro Torre.

Después de mucho tiempo, volvemos a pedalear otra vez sobre el suave asfalto camino de Calafate, acompañados casi en todo momento del viento a favor y con Joseba y Dorron tirando del pelotón. Cada vez tenemos más cerca el glaciar Perito Moreno.


RUTA (clickar en el nombre)


TORRES DEL PAINEN, LASTER ARTE LAGUNAK
                                                                                                            (traducción al final de la entrada)

Calafatetik autobusez hurbildu gara Perito Moreno glaziarra ikustera. Milaka aldiz entzuna dugun arren izotzaren handitasunak, koloreek… edertasunak finean,  harrapatu egin gaitu. Zeinen txikia ikusten den ontzia izotz hormaren ondoan nabigatzen.


Glaziarra oso gertutik ikus daiteke aurrez aurre duen lurmuturrean kokatutako pasabideetatik. Bitxia izan da. Iritsi eta hain ezaguna izaki, jende asko dagoen arren, giro lasaia eta isila dago inguruan, denak txundituta izotzari so.


Orduak pasa arren ez gara aspertzen. Noizean behin glaziarretik izotz pusketak askatzen dira sekulako soinua eginaz , uretara bortizki eroriz eta lakuan olatuak sortuz.


Atseden hartuta pelotoia berriz ere errepidean da. Calafatetik irten bezain pronto estepa patagonikoan murgildu gara.


Kilometroak eta kilometroak aurretik zerumugan lautada amaigabeak eta lainoak besterik ez ditugularik. Eta bat-batean, ezerezaren erdian, etxeren bat agertu daiteke, isolatuta, paisaia apainduz.


Kasu honetan Fabian poliziak bere etxeko ateak ireki eta sukaldearen berotasuna eta koltxoien goxotasuna eskaini dizkigu. Bakarrik bizi da hemen, mundutik urrun eta oso gutxitan gerturatzen da hirira erosketak egin eta soldata jasotzera.

Bidean edozein txoko egokia da atseden hartu eta mokadutxo bat jateko.



"Estancia" deituriko etxalde handixeagoak ere agertzen dira. Ganadua daukate, ardi, behi eta zaldi.


Horietako bat da Cancha Carrera estancia. Egun luze eta gogor baten ostean bertan lotarako aterpea utzi digute eta Fabio sukaldariak afari oparoa eskaini digu: haragi-bolak, arkume xerrak, patata egosia, arroza, salda… eta hori guztia Josebaren ardo zatoarekin lagunduta. Ehun urte baino gehiago ditu Fabioren sukalde ederrak.


Oso gertu dugu Argentina eta Txile arteko muga eta Argentinako aduanara nahiko goiz iritsi garen arren, jende ilara luzeak zeuden jada. Turismoaren sasoirik gorenenean gaude eta nabari da Torres del Paineren sarreratik gertu gaudela. Jende asko dabil autobusetan gora eta behera.


Itxaron, zigilua jaso, hamar kilometro egin, Txileko aduana antolatuagoan zigilua jaso eta berriz ere Txilen gara.

Natur parkerako bidea txarra da. Harri eta hondarrezko ripioa, errepidean uhinak eta autoek altxatutako hautsa.


Beti bezala, paisaiaren saria jaso dugu. Condor eta Guanaco artean, urrunean, agertu zaizkigu Paineko Dorreak.



Laguna Amargaren ondotik ederki ikus daitezke.


Las Torres kanpalekura iritsi gara bizikletaz. Hurrengo egunean, motxilak hartu eta oinez, Ascencio bailaratik gora, dorreen behatokira igo gara Torres del Paine famatuak gertutik ikusteko.


Bikain ikus daitezke hiru dorreak toki eder honetatik. Erdian dorre nagusia (2.850m) eta oinean glaziarra era lakua.


Hortxe, Torres del Paine Natur Parkean, mendien itzalean, lagunak agurtzeko ordua iritsi da baina agurtu aurretik azken oparia eskaini digute. Gure bizikletako kubiertek 7.000 kilometro dituzte jada eta lagunek bidaia honetan estreinatu dituzte beraienak. Hortaz, AinhoaJosebaren kubierta berriak hartu ditu eta KoldoRamonenak. Hortxe gabiltza aldaketa egiten.


Konturatu gabe pasatu da hilabetea eta etorri bezala badoaz lagunak, bizikletaz. Carrera lakuaren ertzean ikusi genituen bizikleta gainean hurbiltzen eta Torres del Paineren ondoan ikusi ditugu urruntzen. Laster arte!


Lagunak agurtu eta aurrera jarraitu dugu natur parkea bizikletaz ezagutuz. Paineko Dorreak ezagunenak badira ere tontor eder gehiago dago inguruan.


Atzealdean, izotzez estalia, parkeko tontorrik garaiena ikus daiteke, Cerro Paine Grande (3.050m). Hiru tontorretatik eskuinekoa da tontor nagusia.


Nordernsjold lakuaren atzean Cerro Paine Grande urrunean eta gertuago Cuernos del Paine.


Cuernos del Paine (2.600m) adar itxurako bi tontor berezi dira, forma eta kolore bitxiekin ikusgarriak.


Horrela agurtu ditugu Torres del Paine Natur Parkeko tontor guztiak, Pahoe lakuaren ertzetik.


Zapore gazi-gozoaz agurtu gara. Tokia zoragarria da, ederra benetan, baina bertako hainbat kontu ez zaizkigu hainbeste gustatu. Prezioak izugarriak dira. Parkeko sarrera 24 euro pertsonako, kanpin-denda jartzeagatik pertsonako 12 euro gaua, kanpalekuak jendez gainezka, parkean janariaren prezioa bikoiztu egiten da… negozio handia bilakatu da eta jende pila dabil. Azken urteotan sekulako gorakada izan du eta mundu guztiko jendea hurbiltzen da.

Gauzak horrela, oinezko ibilbide luzeagoa egiteko gogorik gabe geratu gara. Horixe da guk bizi izan duguna. Hori bai, beti bezala alde onarekin geratuko gara, inguruaren edertasunarekin.

Haize bortitzari aurre eginaz, euria lagun, Natur Parketik gertu dagoen Puerto Natales herrira iritsi gara. Itsasertzean kokaturik, kostaldeko giroa nabaritzen da bertan.



Lagunen ondoan kilometro asko egin ditugu bizikletaz eta nekatuta gaude. Atseden hartzeko egun batzuk behar ditugu, atseden hartu eta bizitakoari buruzko gogoeta egiteko. Gogoeta gozoa. Izugarria izan da hilabetez lagunen ondoan egotea. Zeinen ondo egon garen, zeinen erraz, zeinen pozik, zeinen zoriontsu. Bidaia honetako momentu ederrenetarikoak pasatu ditugula argi dugu. Duela hiru urte, Asian zehar urtebeteko bidaia hasi genuenean esan genuen bezala, zuek gabe hau ezinezkoa litzateke, ez zen gertatzen ariko. Zuengatik hasi ginen bizikletaz bidaiatzen eta ez diguzue inoiz ere utzi, beti zarete bidaiaren parte. Horiexek dira gure osagaiak: mundua, bizikleta eta lagunak. Kristona izan da! ESKERRIK ASKO, LAGUNAK.


Orain, berriz ere biak (baina ez bakarrik), bidean jarraituko dugu, Ushuaiarantz.


IBILBIDEA (klikatu izenean)



DESDE TORRES DEL PAINE, ¡HASTA PRONTO AMIGOS!

Nos hemos acercado en autobús desde Calafate a ver el glaciar Perito Moreno. Aunque son cientas las veces que hemos oído hablar de la inmensidad de lugar, a nosotros también nos han atrapado sus colores, su magnitud... en definitiva, la belleza del lugar nos ha dejado anonadados. ¡Qué pequeño se ve el barco navegando junto a la pared de hielo!

El glaciar se puede observar desde muy cerca, gracias a la pasarela colocada en frente de la punta. A pesar de ser un sitio tan conocido, rodeado de gente, una especie de tranquilidad y de silencio inunda el lugar. Pasan las horas y nosotros no nos aburrimos de verlo. De vez en cuando se sueltan pedazos de hielo provocando un ruido ensordecedor al caer violentamente al agua, creando a su vez olas sobre el lago.

Después de descansar emprendemos otra vez el camino. Nada más salir de Calafate nos adentramos en la estepa patagónica y durante kilómetros, al mirar al horizonte solo vemos nubes y llanuras interminables. Y de pronto, en mitad de la nada, aparece una casa, aislada, decorando el paisaje.

Esta vez ha sido Fabian el que nos ha abierto las puertas de su casa y nos ha ofrecido el calor de su cocina y un agradable colchón donde descansar. Él vive aquí solo, alejado del mundo y son pocas las veces que se acerca hasta la ciudad para hacer compras y recoger su sueldo.
Estamos cerca de la frontera entre Argentina y Chile y a pesar de haber llegado pronto a la aduana argentina, había una larga cola de gente esperando. Estamos en una época alta para el turismo y se nota que estamos cerca de la entrada de Torres del Paine. Esperamos, nos ponen el sello, recorremos diez kilómetros, nos vuelven a poner el sello en la aduana chilena, algo más organizada, y de nuevo volvemos a estar en Chile.

El camino hacia el parque natural es malo, lleno de piedras, de arena de ripio y del polvo que se levanta con el paso de los coches. Como siempre ocurre, recibimos el paisaje como premio. Entre cóndores y guanacos, aparecen a lo lejos las Torres de Paine. Junto a la Laguna Amarga se pueden ver con claridad. Llegamos al camping Las Torres en bicicleta y al día siguiente cogemos las mochilas y empredemos a pie, la subida por el valle Ascencio, hasta el observatorio desde donde se pueden ver las famosas Torres del Paine muy de cerca. En el centro se encuentra la torre principal (2.850m.).

Y es aquí, en el Parque Natural de Torres del Paine, bajo la sombra de las montañas, donde debemos decir adiós a nuestros amigos. Antes de despedirse nos ofrecen como regalo sus cubiertas. Las nuestras ya tienen 7.000 kilómetros y las suyas son nuevas; es por ello que Ainhoa hace el cambio con Joseba y Koldo con Ramón.

Nos despedimos de ellos y seguimos con nuestro camino por el parque natural. Aunque las Torres de Paine sean las más conocidas, también hay otras hermosas cimas alrededor. Una de ellas es la de Cerro Paine Grande que con 3.050 metros es la más alta del parque. Otra de ellas es Cuernos del Paine (2.600 m.), una cima con forma de doble rama, de colores dignos de ver. Decimos adiós a Torres del Paine desde el lago Pahoe.

Nos hemos despedido con un sabor agridulce. El lugar es impresionante, realmente bello, pero hay ciertas cosas que no nos han gustado demasiado. Los precios son desorbitados, la entrada al parque cuesta 24 euros por persona, por poner la tienda de campaña temos que pagar 12 euros cada uno en un camping abarrotado de gente... se ha convertido en un verdadero negocio. Durante los últimos años el turismo se ha incrementado notablemente y hasta aquí se acercan personas de todos los lugares del mundo.

Haciendo frente a fuerte viento, acompañado de lluvia, llegamos al pequeño pueblo de Puerto Natales, situado muy cerca del Parque Natural.

Han sido muchos los kilómetros recorridos junto a nuestros amigos sobre la bicicleta. Necesitamos unos días de descanso para reponer fuerzas y para meditar sobre lo que hemos vivido. Ha sido increíble disfrutar durante un mes de la compañía de los amigos. Qué fácil ha sido todo, qué bien hemos estado, felices y contentos de tenerlos aquí. Con ellos hemos pasado algunos de los momentos más bonitos del viaje. Como ya advertimos hace tres años al empezar nuestro viaje por Asia, sin vosotros esto sería imposible, no podría suceder. Fue con vosotros con quienes empezamos a viajar en bici y por eso sois y seréis siempre una parte esencial de nuestro viaje. El mundo, la bicicleta y los amigos, estos son nuestros ingredientes. ¡Ha sido increíble! GRACIAS AMIGOS.

De nuevo los dos (nunca solos) continuamos nuestro camino hacia Ushuaia.


SUAREN LURRALDEAN

Puerto Natalesen atseden hartzeaz gain txirrindulari gehiago ezagutu dugu. Unai eta Maria euskaldunak gure aurretik dabiltza hegoalderako bidean (suarenbila.wordpress.com) eta Ishbel eskoziarra iparralderantz doa. Benetan jende jatorra, biba zuek!


Puerto Natalesetik Punta Arenas hirirako bidean lagun berriren bat egin dugu, kasu honetan Chingue edo Zorrillo Magallanicoa.


Patagoniako ardia oso ezaguna da eta inguruan milaka ikus daitezke. Villa Tehuelches herrixkara iristen geundela orain arte ikusitako artalderik handiena topatu dugu. Bost gautxo txakurren laguntzaz 10.000 ardi gobernatzen!



Hegoalderako bidean gure azken herri kontinentala Punta Arenas hiria da.


1848an sortua gaur egun 124.000 biztanle ditu. Magallanes itsasartean kokaturik, estrategikoki eta merkataritzarako toki oso garrantzizkoa da txiletarrentzat.


Kontinentea utzi eta Tierra de Fuegora pasatzeko bizikletak itsasontzian sartu eta Magallanes itsasartea igaro dugu. 1520an Fernao de Magalhaes portugaldar esploratzailea izan zen itsasartea igaro zuen lehen europarra eta hortik jaso du izena.


Tierra de Fuego irlei izena esploratzaile portugaldarrak eman zien. “Tierra de los fuegos”  deitu zion lur honi bere itsasontzitik bertan bizi zen Selkam herri nomadak piztutako suak ikusi zituenean.

Porvenir herrian utzi gaitu itsasontziak, Tierra de Fuegorako gure atea.


XIX. mende hasieran Europatik eta Txileko Chiloe irlatik etorkin asko etorri zen hona urrearen sukarrak erakarrita. Gaur egun oraindik ikus daitezke urrea bilatzeko erabiltzen zituzten makina zaharrak.


Gogoz ekin diogu itsasertzeko bideari.


Ripiozko bidea den arren, haizea alde eta trafiko gutxirekin erraz egin ditugu kilometroak.



Bidean ez dago herririk, noizean behin estantziaren bat eta bat-batean, ezerezaren erdian, bidegurutze bat. Hortxe topatu dugu txirrindulariek aterpe bezala erabili ohi dugun bus geltokia. Toki zoragarria guretzat.


Bidegurutzean, ekialdera doan bide nagusia utzi eta kostaldetik doan bidea hartu dugu pixkanaka Bahía Inútil badian murgilduz.


Bide nagusiak San Sebastianen gurutzatzen du Txile eta Argentina arteko muga baina guk, topatu ditugun txirrindulari batzuen gomendioak jarraituz, Bellavista ibaian dagoen muga gurutzatzea erabaki dugu. Urtarrilaren 21ean ireki zuten hegoaldeko muga hau eta martxoa edo apirilera arte egoten da irekita, ibaiaren ur emariaren arabera.

Bidegurutzetik kilometro gutxira, Inútil badian, lagun berria: Pinguino Erregea


Pinguinoetan bigarren espezierik handiena da, Pinguino Enperadorea da handiena. Ehun bat pinguino daude kolonia honetan eta gustura, luze egon gara animalia jator hauei begira.


Oso txukunak dira eta garbi mantentzen dute gorputza.


Pinguinoak agurtu eta itsasertzetik jarraitu dugu Cameron estantziara iritsi arte. Hor utzi dugu Inútil badia eta ekialderako bidea hartu dugu irlaren erdialderantz.



Orokorrean eguraldi atsegina izan badugu ere, euriak ere harrapatu gaitu. Goiz euritsu batean, babes bila, Rio Grande estantziako atea jo dugu.


Yolandak atea ireki eta aterpea eskaini digu. Toki paregabea egun euritsua pasatzeko. Hurrengo goizean, agurtu aurretik, ogi egin berria opari.



Rio Grande ibaiaren ondoan dago estantzia. Ibai hau ezaguna da arrantzaleen artean eta mundu guztiko arrantzaleak sekulako dirutza ordainduta inguruko ibaietara hurbiltzen dira tamaina handiko amuarrainak  arrantzatzera.


Txile utzi eta Argentinara pasa aurretik Lago Blanco ezagutzeko aukera izan dugu. Panpa soila utzi eta bat-bateko aldaketa suposatu digu basoz inguraturiko lakura iristeak.


Laku ondoan kanpatzea zoragarria izan da. Suzko zerua suaren lurraldean.


Basoa atzean utzi, Bellavista ibaia pasa eta guanaco artean berriz ere Argentinan gaude.



Jose Menendez estantzian kanpin-denda jartzeko txokoa egin digutenez estantzia ezagutzeko aukera izan dugu.


1893an sortua, artilea da etxalde honetako produkzioaren oinarria. Garai batean sekulako indarra izan zuen baina gaur egun artileak ez du garai bateko garrantzia eta estantziak berak ere produkzioa izugarri jaitsi du.



“Galpon de esquila”n ardiei ilea mozten diete eta nahiz eta gaur egun makina berriagoak erabili garai bateko makina zaharra gordeta dute.



Jose Mendez estantziak badu bere alde iluna Selkam herriaren sarraskiarekin oso lotuta egon baitzen. Abeltzaintzaren etorrerarekin Selkam herriaren desagertzea etorri zen, akabatu egin zituzten. Hiltzaile bortitzena Alexander MacLennan eskoziarra izan zen. Honek, Jose Menendezentzat lan egiten zuen eta bere aginduak  jarraituz hilketa asko burutu zituen.

Panpa zabala apainduz, han-hemenka, errekak sigi-saga.


Patagonia osoan bezala gautxoarentzat berebiziko garrantzia du zaldiak.



Yehuin lakurako bidean Tierra de Fuegoko mendietara hurbiltzen hasi gara.


Bidean beste opari bat: Mariela eta Claudio. Laku ertzean duten etxetxora gonbidatu eta bertan ohe gozoa eta afari goxoa eskaini dizkigute. Afalaurretik txakurrak hartu eta Yehuin laku ertzera hurbildu gara.



Hori bai, onena beraiekin solasean aritzea izan da. Horrelako jende maitagarria ezagutzeak biderik gogorrena ere konpentsatzen du. Argentina hobe ezagutzeko aukera eman digute. Eskerrik asko bioi!


Loreek apaindutako bidetik autoz jositako errepidean sartu gara. Bigarren mailako bidea utzi eta errepide nagusira iristea zaplazteko bat jasotzea bezalakoa izan da.


Argentinarrentzat asteburu luzea da, astelehena eta asteartea jai, eta errepidean nabaritu dugu. Autoak ziztu bizian etengabe, batzuk gertuegi pasatzen…  eskerrak azkar asko iritsi garen Toulhin herrira! Fagnano lakuaren ertzean kokatua dago herria eta Ushuaiara doan txirrindulariarentzat ezinbesteko geltokia da.


Bertan dago La Unión okindegia eta doako ostatua eskaintzen dute txirrindulariontzako.



Bi egun eman ditugu bertan jaiegunak pasa arte. Okindegiko lana ezagutu eta, nola ez, gozatu. Gozozaleen paradisuan, lepo jarri gara!



Polita da txirrindulariok hormetan utzitako arrastoak irakurtzea. Okindegi atzean dagoen logelan mundu osoko bizikleta bidariek lo egin dute.


Oraingoan bost txirrindulari elkartu gara: Deja estatubatuarra, Francisco brasildarra, Sebastian alemaniarra eta bi euskaldunak. Asado ederra prestatu digu Franciscok!


Trafiko askoz lasaiagoarekin egin ditugu Ushuaiara geratzen zaizkigun bi egunak. Lago Escondido ertzean pasa dugu azken gaua Franciskorekin batera.


Baina azken egunean, Garaibaldi azken mendatea igo eta jaitsieran sekulako euri zaparradak harrapatu gaitu. Estalpean mokadutxo bat hartzeko geldialditxoa egin eta



bustita, hotzez baina pozaren pozez… iritsi gara Ushuaiara! Hemen gara, BIBA!!!



IBILBIDEA (klikatu izenean)

USHUAIA

Ushuaia izena Yamana herriak eman zion toki honi eta badia sakona esan nahi du Yamana hizkuntzan. Itsasertzean duen kokapena  oso garrantzizkoa izan da hiriarentzat historian zehar eta horrela izaten jarraitzen du gaur egun ere.



Itsas merkataritza nabaria da bertako portuan.



Merkatal itsasontziez gain turistez beteriko transatlantiko erraldoiak ere hurbiltzen dira mundu guztiko jendea ekarriz.



Ushuaia Beagle kanalaren alde batean dago eta kanalaren beste aldean, kasu honetan Txileko lurraldean, Navarino irla. Hantxe, Ushuaia baino hegoalderago eta txikiago, Puerto Willians ikus daiteke.


Kanalaren alde honetan, berriz, Matias itsasoak emandako lapak jasotzen.


Ushuaiako egunak hiria bera ezagutzeaz gain ingurunea ezagutzeko ere baliatu ditugu. Horacio lagunak bere etxean hartu gaitu eta lagun zoragarria izateaz gain gidari lanean ere ibili da gurekin. 

Ojo del Albino glaziarrera egin dugu  txangoetariko bat .


Gorantz goazela, behealdean,  Laguna Esmeralda ikus daiteke.


Horacio gidari bikainarekin iritsi gara glaziarraren muturrera.




Baso eta erreka eder hauetan animaliatxo berezi bat bizi da: kastorea.


Kanpotik ekarri zuten garai batean, Kanadatik, eta gaur egun izurrite bat da. Sekulako  presak eraiki dituzte inguruko erreketan bertako ekosistemari kaltea eraginez. Hori bai, ingeniari bikainak direnik ezin uka.



Hiritik oso gertu Tierra de Fuego Parke Nazionala dago eta hau ezagutzera ere joan gara. Bertan egin ditugun ibilbideetatik ederrena Guanaco tontorrera doana izan da. Basotik hasi


eta igotzen joan garen heinean ikuspegia geroz eta ederragoa agertu zaigu.


Aurrez aurre Hoste irla bere mendi elurtuekin eta honen ezkerraldean Murray kanal estua.


Tontorretik ikuspegi zabala. Ekialderantz, behealdean Ushuaia eta Beagle kanala urrunean galtzen.


Mendebaldean itsasontzia Lapataia badian sartzen.


Tontorrean beste lagun bat bildu zaigu: Azeri Grisa. Hau, kastorea bezala, kanpotik ekarritakoa da. Adi ibili beharra dago honekin konturako orduko janaria lapurtzen baitu!


Ushuaia inguru ederrean kokatua dago, toki berezia da, baina hotza eta umela ere bada. Gogorra da hemen bizitzea, bertako historia bezala. Yamana herria txalupetan mugitzen zen inguru honetan mendeetan zehar, itsasoan eta itsasoaz bizi zen, kolonizatzaileak etorri eta urte gutxitan guztiak akabatu zituzten arte. Ezin zuten ulertu/onartu hauen bizimodua eta mendebaldeko bizimodua inposatu nahi izan zieten; horrek akabatu zituen.



Ushuaiako presondegia ere ezaguna izan zen. Hona ekartzen zituzten presoak zigorrik gogorrenak betetzera. Espetxetik basora trenez eramaten zituzten han, oso baldintza txarretan, lana gogor eginaraziz . 1904tik 1947ra egon zen irekia eta gaur egun museoa da kartzela zaharra. Noizbait kartzela guztiak museo bihurtuko al dira!



XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran kolonizatzaileek eraikitako etxe batzuk ere zutik ikus daitezke oraindik. Horien artean dago 1911. urteko Beban etxea.



Ushuaian bidaiako beste xelebrekeria bat gertatu zaigu. Horacio gure lagunari Asian eginiko bidaiari buruzko proiekzioa eskaini behar dugula bururatu zaio eta horrela, hiru egunean, emanaldia antola du. Oso gustura egon gara hurbildutako guztiekin solasean. Eskerrik asko bihotz bihotzez Horacio (ezkerraldean koadrodun alkandorarekin) eta Francisco, Ana, Paz…


AMAIERATIK HASI


Konturatu orduko hamar egun eman ditugu hemen eta iritsi zaigu agurtzeko ordua. Ushuaia, edozein bidaiariren amets. Zenbat alditan aipatu dugun, zenbat alditan imajinatu. Umetan frantses telebistan ikusten genuen abenturazko saio hura, munduko txoko bat zenik ere ez genekienean. Eta hemen gara. Baina onena, beti bezala, bidea bera izan da. Ushuaiako edertasunik handiena bertarainoko bidea baita.

Munduaren amaiera. Mundua hemen bukatzen omen. Ez, guretzat hau ez da munduaren amaiera. Bakoitzak bere mundu amaiera du eta hau ez, ez da gure munduaren amaiera. Dena perspektiba kontua baita. Hegoalderago Puerto Willians dago, eta hegoalderago Antartida… eta norabidez aldatuz gero, hegoaldera begiratu beharrean iparraldera begiratuz gero, kontinente oso bat dugu aurretik. Hortaz, iparraldera begira jarri eta berriro hastera goaz. Umeen kantuak dioen bezala… goazen berriro hastera! Edo hobe esanda, goazen jarraitzera. Hurrengora arte Patagonia.


Asmoa, Argentina iparraldera autoz, kamioiez, busez… iristea eta bertan berriz bizikletaz iparralderantz jotzea da, eta horri ekin diogu. Ushuaiatik 200 kilometrora dagoen Rio Grandera autostop eginez iritsi gara.


Han Horacioren familia genuen zain: osaba-izebak, lehengusuak…  primeran zaindu gaituzte.


Rio Granden kamioizale batekin genuen hitzordua: Jorge Rossi. Bere kamioian egin ditugu Buenos Aireseraino dauden 3.000 kilometroak, hiru egunean. Bidaia neketsua izan arren oso atsegina egin zaigu Jorge jatorrari esker. Zeinen gogorra den kamioizalearen bizitza.


Bidean, Caleta Olivian, geldialdia egin dugu lagun batzuk agurtzeko: itsas otsoak. Lasai asko topatu ditugu, elkarrekin goxo, siestan.




Kamio barrutik bidaiatzea bizipen polita izan da, hortik, kabinatik, beste modu batera ikusten baita mundua.


Buenos Airesen gaude orain, irailean geunden toki berean, Maite eta Nacho lagunen etxean.



orrialde nagusia - página principal

No hay comentarios:

Publicar un comentario